Txostenak, irizpenak ebaluaketak eta lan estatistikoak

Batzordearen Estatutuek esleitzen dizkioten eginkizunen arabera (13., 7.g, 10.1.c, 1. eta 2.2 artikuluak), Batzorde Teknikoaren egitekoa da, besteak beste, Lehendakaritzak eskatzen dizkion irizpen edo txosten guztiak egitea, dela bere ekimenez edo Batzordeko kideek aurkeztutako mozioetan oinarrituta, dela Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek eskatuta edo Legebiltzarrak eskatuta.

Orain arte, hauek dira Batzorde Teknikoak aurrekoarekin bat etorriz emandako txostenak eta irizpenak:

Osoko bilkuraren berariazko eginkizunak dira:

  • indarrean dagoen zuzenbidea sistematikoki berrikustea eta aztertzea, idatzizko arauez gain ohiturazko zuzenbidea eta Euskal Zuzenbide Zibila inspiratzen duten printzipio orokorretatik datorrena ezagutaraztea eta zabaltzea
  • Europan eta estatuan oro har onartzen diren eta administrazio-prozeduraren oinarrizko legeriak eta euskal sektore publikoaren gobernantza onak eskatzen dituen erregulazio onaren printzipioak bermatzea, indarrean dauden arauen emaitzen ebaluazioak aintzat hartzea edo sustatzea barne

Hori horrela delarik, eginkizun horretan, Batzordearen Osoko Bilkurak, orain arte, honako ebaluazio-lan hauek onartu ditu:

Batzordearen Lehendakaritzaren zeregina da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen jarduerari buruzko urteko txosten bat aurkeztea Eusko Legebiltzarrari, azken honek jarduera haren ezagutza zehatza izan dezan. Txosten horretan, jakinarazitako aldian planak bete diren eta Batzordeak zer emaitza izan dituen jakinaraziko da. Txosten horiek Eusko Legebiltzarrera bidaltzen dira, unean-unean, 2021ean egindako lehenengotik aurrera.

Batzordeak, besteak beste, Europan eta Estatuan oro har onartzen diren eta administrazio-prozedurari buruzko oinarrizko legeriak zein euskal sektore publikoaren gobernantza onari buruzko legeriak eskatzen dituen erregulazio onaren printzipioak betetzen direla bermatzeko eginkizuna du, indarrean dauden arauen emaitzen ebaluazioak eta egiten dituen arau-proposamenen inpaktuaren aurretiazko ebaluazioak kontuan hartzea edo sustatzea barne, horiek galdagarriak direnean.

Horretarako, Batzorde Teknikoari eskatu ahal izango dio arau-ebaluazioak egiteko, praktika zibil eta judizialaren eraginari eta errealitateari buruzko datu aplikatiboak eta estatistikoak biltzea barne, Euskal Estatistika Erakundearekin (Eustat) eta erakunde homologoekin, notario-estatistikekin edo Justizia Administrazioaren eta Botere Judizialaren estatistika- edo analisi-baliabide eta -tresnekin lankidetzan.

 

Lan horren ondorioz, Batzordeak berak egindako lan hauek ditu:

Beste estatistika-iturri batzuk: