Prozedura zibilari buruzko zuzenbidea

Ekainaren 25eko 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen 1. artikuluaren arabera, legearekin batera, Euskal Zuzenbide Zibilaren iturri dira, ohiturak eta zuzenbide hori eratzen duten printzipio orokorrak. Ohitura, nabaria ez bada, frogatu egin beharko da, zuzenbidean baliagarri daitekeen edozein bide erabilita, horren erakusgarri diren egintza juridikoak barneratzen dituzten dokumentuak, balio juridikoa izan ez arren horren erakusgarri diren testu historikoak zein egitatezko praktikak barne hartuta. Adibidez:

  • 1.526ko Bizkaiko Foru Berria (PDF, 52 MB) (abre en nueva ventana) (Bigarren titulua Kondado eta Jaurerriko epaile eta ofizial eta horien soldatei buruzko; Hirugarren titulua, epaile arruntek eta ikertzaileek apelazioa eman dezaten eta ez exekutatu; Laugarren titulua Foru alkate eta exekutoreen bizilekuari buruzkoa; Seigarren titulua Bizkaiko audientzietan fede ematen duten edo ez duten tresnen eta zenbakien idazkunena; Zazpigarren titulua Epaiketen eta demanden gainekoa; Hamahirugarren titulua Zin egite erabakigarrien gainekoa; Hamalaugarren titulua Epaiena; Hamabosgarren titulua Ezespenena; Hamaseigarren titulua Emate eta exekuzioena; Hogei eta bederatzigarren titulua Apelazioena; Hogeita hamabigarren titulua Elizako epaileen eta fiskalena)
  • Bizkaiko Jaurerriko foru-legeria (1528-1877), Jaurerriko Batzarrek, beren Erregimentuek eta Diputazio Nagusiek ezarritako legegintzako egintzen erregistroa. Editoreak: Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, Bizkaiko Foru Aldundia. Argitaratze-urtea: 1994. ISBN: 84-7485-322-2 [RLPE / EIPS absysNET Opac (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1841eko urriaren 27ko Dekretua, Bizkaiko Foru Auzitegiak Espainiako planta orokorrarekin ordeztu eta hartara bateratzeari buruzkoa [A00001-00002.pdf (boe.es) (abre en nueva ventana)]
  • 1936ko Euzkadirako Autonomia Estatutua (3. artikulua: Justizia jurisdikzio guztietan antolatzea, magistratuak eta epaileak izendatzea, Justizia Administrazioko idazkariak eta laguntzaileak izendatzea, eta udal-justiziako, Fiskaltzako eta Euskal Auzitegi Nagusiko funtzionarioak izendatzea) [3600001a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1936ko urriaren 20ko Dekretua, udal-epaile eta fiskal guztien kargu-uztea xedatzen duena (eta haien izendapena) [3600115a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1936ko azaroaren 3ko Agindua, epaile, magistratu, bitarteko fiskal eta notario karguak Saileko aholkulari juridikoarekin bateragarriak direla deklaratzen duena. [3600245a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)
  • 1936ko azaroaren 20ko Agindua, Bilboko epaitegi berezietako epaileak elkarren ordez jar daitezela xedatzen duena, bajak sortzen direnean. [3600409a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1936ko azaroaren 25eko Agindua, Justiziako zuzendari nagusiari ahalmena ematen diona jurisdikzio arruntari dagozkion egitateak epaile berezien esku uzteko. [3600424a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1937ko urtarrilaren 28ko Oroagindua, Bilbon lurralde-auzitegi bat sortzen duena, oraingoz Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian jurisdikzioa izango duena [3701030a.pdf (euskadi.eus) (abre en nueva ventana)]
  • 1937ko martxoaren 17ko Dekretua. Horren arabera, Euzko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoa emango die epaileek hala eskatzen duten lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegietako idazkariei, eta laguntza hori emateko arauak zehaztuko dira. [3701459a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1937ko apirilaren 19ko Aginduaren arabera, egungo egoerak irauten duen bitartean, Bilboko instrukzioko epaileak eta udal-epaileak, sail honi atxikitako epaile bereziak eta epaitegi horietako langileak guardia iraunkorrean egongo dira. [3701696a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • 1937ko apirilaren 28ko Dekretuak xedatzen duenez, Euzko Gudarostea osatzen duten hiru dibisioetako buruen ondoan instrukzio-epaile bat egongo da, idazkariaren eta fiskal baten laguntzarekin. [3701763a.pdf (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]
  • Zerikusia duten beste lege eta arau autonomiko batzuk: