Zer da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea?
140/2016 Dekretuak Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen ditu. Batzorde hori kide anitzeko kontsulta-organoa da, eta euskal zuzenbide zibilaren garapena sustatzea du helburu, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari, ikerketaren, ebaluazioaren, proposamenen eztabaidaren alorrean emandako aholkularitzaren bidez, arlo horretako lege-berrikuntzak eta -aldaketak proposatzea barne.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen sailari atxikita dago, sail horren egitura organikoari buruz indarrean dauden arauen arabera.
Azken aldaketako data: