Araugintza-lanak

Batzordearen eginkizun nagusia Euskal Zuzenbide Zibila bultzatzea denez, Batzordeak hainbat arau-lan egiten ditu bere baitan, bai bere ekimenez arau-proposamenak eginez, bai Jaurlaritzatik zein Legebiltzarretik abia daitezkeen arau-ekimenetan parte hartuz. Horrez gain egiteko hau ere bete daiteke lege-erreformen beharrari buruz informatuz eta, bereziki, indarrean dauden xedapenak sendotu, harmonizatu eta sinplifikatzea helburu duten horietan, edo EAEko legeria une bakoitzeko gizarte-errealitatera egokitzea helburu dutenetan, erakunde zibil berriak arautzeko komenigarritasunaren azterketa barne, hala badagokio.