Informazio ekonomikoa

Orain arte Batzordeak ez du lankidetza hitzarmenik sinatu.

Orain arte Batzordeak ez du inolago dirulaguntza edo subentziorik eman.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen sailari atxikita dago Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea. Sail horren aurrekontuen mende dago Batzordearen gastuen finantzaketa, eta atxikitako langileek behar bezala funtzionatzeko behar diren administrazio-zerbitzu guztiak ematen dituzte.

Dagokion aurrekontu- eta ekonomia-informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren Gardena atariaren bidez libreki eskura daitekeen ekonomia- eta aurrekontu-informazioaren parte da. [Gardentasun ekonomikoa eta finantzarioa (euskadi.eus) (leiho berri batean irekitzen da)]

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak aginduta, batzordeko kideek ez dute inolako ordainsaririk jasoko.

Ondorio horietarako, ez dira ordainsaritzat hartuko batzordekideek eta batzordekideek emandako zerbitzua dela-eta egin ditzaketen gastuen kalte-ordaina. Gastu horiek ordaindu ahal izango dira, betiere gastua benetan egin bada, eta beste edozein kontzepturengatik ordainduta daudenenak ezin izango dituztelarik jaso, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 DEKRETUAN aurreikusitakoaren arabera. [16/1993 DEKRETUA, otsailaren 2koa, zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)]